Etxaldeko Emakumeak

Un grupo abierto de mujeres baserritarras, mujeres rurales y mujeres militantes por la soberanía alimentaria

Bizitza erdigunean.
Eta bizitzaren erdigunean, elikadura

AZKEN BERRIAK

Deshabitadas: No es el clima, es capital. Violencias, resistencias y alternativas ante el desplazamiento forzado»

Etxaldeko Emakumeek “Deserrotuak: Ez da klima, kapitala baizik” mahai inguruan parte hartuko dute

Bihar, urriak 25, Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak antolatutako "Deserrotuak: Ez da klima, kapitala baizik. Indarkeria, erresistentzia eta desplazamendu behartuen aurrean alternatibak" mahai-inguruan parte hartuko du Etxaldeko Emakumeek. Mar Garrote gure lankidea izango da eztabaidan parte hartuko duena. Eztabaida 17: 00etan hasiko da, ...

Etxaldeko Emakumeak logo emakume

Etxaldeko Emakumeek ekarpenak egin dizkiote Foru Aldundiaren landa eremuko emakumeei laguntzeko neurrien planari

Natura Ingurune eta Nekazaritzako diputatu Arantza Atutxak Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu du urriaren 17an, lurraldeko elkarteetako ordezkariekin batera –Etxaldeko Emakumeak, Landa XXI eta Saskia–, eta bertan baieztatu du bere saila lanean ari dela kolektibo horri zuzendutako plan bat ...

Baterajotzea Usurbil

Usurbilen izan gara Baterajotzea topaketan

Gaur Usurbilen izan gara Euskal Herriko Neska* Gazteak taldeko kideekin, "Utopiak lehertu arte" lelopean antolatutako Baterajotzea jardunaldietan parte hartzen. Zehazki, Amets Ladislaok "Lurraren eta feminismoaren sinergietatik" eztabaidan parte hartu du, Mirena Begiristain eta Aintzane Aristegirekin batera. Baterajotzea topagune bat da, ...

Auzolan Etxaldeko Emakumeak, 2023ko irailan

2023ko Irailan: Auzolan

Aurten sagar asko dago eta Anitak, gure kidea, laguntza behar du sagar zukua egiteko. Animatzen zara? Irailaren 20an eta 21ean egongo gara Garain. Goizez, arratsaldez edo egun osoa etor zaitzeke! Informazio gehiagorako: etxaldekoemakume@gmail.com proiektuak@ehnebizkaia.eus ...

Loading...

AZKEN MATERIALAK

Antolatu, Landatu eta gozatu 2019ko egutegia

Gure ustez, Etxaldeko Emakumeak askotariko emakumeen talde irekia da: baserritarrak, landa-eremuko emakumeak eta Elikadura Subiranotasunaren proposamenari lotutako emakumeak. Amets bat partekatzen dugu: "elikadura-subiranotasuna feminismoaz kutsatzea eta feminismoa elikadura-subiranotasunaz kutsatzea", eta elkarrekin ibiltzen gara hori egia bihurtzeko. Gaur eskuetan duzun egutegi hau, nekazaritzako arte bihurtutako ilusio horren zati bat da... Emakume baserritarrei buruz dagoen imajinario kolektiboa aldatu nahi dugu, eta, horretarako, irudi ezagunak berreskuratu ditugu eta ukitu agroekofeminista eman diegu, edukia ...

Uzta Jasoz: Emakume baserritarren topaketen kronika

Honako dokumentu hau, 2018ko urriaren 25 eta 26an, Murgian (Araba) egin zen Uzta Jasoz emakume baserritarren topaketetan egindako talde lanaren emaitza da. Etxaldeko Emakumeak topaketaren bultzatzaile izanik, bi egun horietan 70 bat emakume elkartu ginen bertan, Euskal Herriko hainbat tokitatik etorriak eta nazioarteko hainbat gonbidatu tartean. Gure gogoeten gakoak eta aliantza feministak eraikitzen eta emakume baserritarren eskubideak sustatzen jarraitzeko errezetak jaso ditugu dokumentu honetan. DESKARGATU HEMEN: uzta jasoz topaketen kronika  ...

Kontuan hartu gaitzaten – Durangaldea

Etxaldeko Emakumeak taldeak Durangaldeko hainbat berdintasun eragilekin batera egindako prozesuaren laburpena da. Bertoko emakume baserritarren bizi-kalitatea eta parte hartzea hobetzeko politika publiko lokalen diseinu parte-hartzaile bat aurrera eramateko ideia batzuk. Deskargatu "Kontuan hartu gaitzaten" ...

Loading...