Etxaldeko Emakumeak

Un grupo abierto de mujeres baserritarras, mujeres rurales y mujeres militantes por la soberanía alimentaria

Bizitza erdigunean.
Eta bizitzaren erdigunean, elikadura

AZKEN BERRIAK

Auzolan Morga otsaila 24

Auzolan berria: Otsailaren 24an Morgan

Auzolan berria, oraingo honetan Morgan (Etxe Nagusia). Geratuko gara 10:00etan Olabarri Auzoan (Errigoiti). Data: Otsailaren 24an Egitaraua: Goizean zehar: Piperrak erpetik atara, azak atara, soloa garbitu... Bazkaria: Arrietako andrazkoak. Bazkalostean: Utopien herri birako defendatzaileekin solasaldia. Izen-ematea:

Bilboko deriba feminista Indautxutik

“Deriba feminista” Bilbon, Etxaldeko Emakumeen partaidetzarekin

Euskal Herriko Mugimendu Feminista bihar, larunbata, azaroak 4, Bilbon "deriba feministaren" protagonista izango da, ibilaldi kolektibo bat, azaroaren 30eko greba feminista orokorrari begira, "elkarrekin zainketen narratiba integral bat eraikitzeko; hainbat begirada eta esperientziatatik erresistentziak lantzen ditugu zainketen negozioaren aurrean". Ekimenean, ...

Etxaldeko Emakumeek zaintza-sistemari buruzko ekarpenak aurkeztu dituzte Azoka Gardenean

https://etxaldeko-emakumeak.elikaherria.eus/wp-content/uploads/2023/10/Azoka-Gardena-bideoa-2-euskaraz.mp4 Amets Ladislaok komunikabideen aurrean mintzatu da. Etxaldeko Emakumeek, EHNE Bizkaiarekin batera, Bilboko Azoka Gardenaren garapenean, Euskal Herriko mugimendu feministak azaroaren 30erako deitutako greba orokor feministaren testuinguruan zaintza-sistemari buruz egin dituen gogoetak eta ekarpenak aurkeztu zituzten atzo. Azoka Gardena Bilboko ...

Azoka Gardena 2023

Etxaldeko Emakumeak eta EHNE Bizkaia elkarteek greba feministarekin bat egin dute Azoka Gardenaren edizio berrian

Etxaldeko Emakumeak eta EHNE Bizkaia elkarteek ohiko Azoka Gardena jarriko dute bihar, osteguna, urriaren 26an, Bilboko Areatzan. Ekitaldi hau aprobetxatuz, bi erakundeek adierazi dute Euskal Herriko mugimendu feministak azaroaren 30erako deitutako greba feminista orokorrarekin bat egingo dutela. Edizio honetan 400 ...

Loading...

AZKEN MATERIALAK

Etxaldeko Emakumeak - Aportaciones Cuidados (gaztelania)

Zainketa-sistemari buruzko hausnarketetarako ekarpenak

Etxaldeko Emakumeak gara, elikadura burujabetzaren alde gauden emakume* baserritar feministak. Euskal Herriko mugimendu feministak zaintza sistemaren inguruan egindako hausnarketa eta proposamenei gure ekarpena egin nahiko genioke. ↓ Deskargatu PDFa ↓ ...

Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) eta Europako Itun Berdea

Ba al dakizue NPB duela ia 50 urtetik Europan elikagaiak nola ekoizten diren erabakitzen duen politika nagusia dela? Ba al dakizue zer da Europako Itun Berdea? Etxaldeko baserritarrak elkartu egin gara NPBren azken erreforma ezagutzeko (2017) eta Europako Itun Berdea (2019) zertan datzan jakiteko. Informazio hori bildu dugu, gure gogoeta eta proposamen batzuekin batera. ON EGIN!!! Deskargatu dokumentua (euskaraz) ...

Etxaldeko Emakumeak elkartearen agerraldia Eusko Legebiltzarrean, Berdintasunerako Legea dela eta

"Lege-aldaketa honek honako hauek jaso behar ditu: › Nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien titulartasun partekatua sustatu, zabaldu eta bultzatuko duten jarduerak. › Lurrerako eta ekoizpen-bitartekoetarako sarbidea sustatzea. › Lana eta zaintza uztartzea erraztuko duten jarduerak. › Landako emakumeek indarkeria matxista prebenitzeko, identifikatzeko eta
desagerrarazteko izan dezaketen egoera berezitzat jotzea. › Nekazaritza- eta arrantza-jarduera osatzen duten diru-laguntzen mailako jarduketak, lan egiten duten emakumeen gutxieneko bizi-diru-sarrerak bermatzeko, jarduera hori desagertzeko joera saihesteko eta ...

DINAMIKA imagina – (Estereotipoak)

Imajinatu Imajinatu eguna argitu dela eta oinez zoazela, zereal zelai batean zaude. Lagun bat ikusten duzu traktore bat gidatzen. Ibiltzen jarraitzen duzu eta urrutan baserri bat ikusten duzu. Gerturatzean, norbait aurkitzen duzu piper txorizeroak josten. Sukaldera pasatzera gonbidatzen zaituzte eta han beste lagun bat dago, sagar marmelada egiten. Frogatzen duzu, eta... zein goxoa dagoen! Ez dakizu nola, baina berriro iritsi zara hirira. Etorbide handitk oinez zoazela, jende desberdina ikusten duzu ...

Loading...