Etxaldeko Emakumeak

Un grupo abierto de mujeres baserritarras, mujeres rurales y mujeres militantes por la soberanía alimentaria

Nondik gatoz?

Aspalditik, Etxalde – Nekazaritza Iraunkorra sustatzen duten erakunde eta kolektiboekin lotutako emakumeek salatzen zuten lehen sektorean emakumek bizitzen duten desberdintasun-egoera. Aldi berean, aldarrikatzen zuten emakume hauek izan duten rol historikoa elikagaien ekoizpenean eta eraldaketan, eta nekazarien jakintza eta kulturaren transmisioan.

Haren urratsak jarraituz, Etxalde jaiotzarekin batera Etxaldeko Emakumeak sortu zen: emakume militanteen talde ireki bat emakume baserritarren, landa-eremuko emakumeen eta elikadura-subiranotasunaren aldekoa. 2015ean Emakumeen Mundu Martxaren karabana Euskal Herritik igarotzeak taldea batu eta sendotu zuen ("gure gorputzak, gure lurraldeak" leloarekin). Ekintza horretan, haziak izan ziren emakumeen, lurraldeen, jakintzaren eta zaintzaren arteko batasunaren sinboloa.

Emakume baserritarren presentzia indartzeko eta mugimendu feministekin bat egiteko aukera gisa bizi izan genuen momentu hura. Ehunka emakume baserrritar mobilizatu genituen, Euskal Herriko 7 lurraldeetatik haziak eman zituztenak eta beraiek beren proiektu produktiboetan edo baserrietan gorde eta erreproduzitzen dituztenak. Hazien banku bat sortu genuen, baserriko haziekin, tokikoak eta anitzak. Prozesu horrek agerian utzi zuen emakume baserritar askok aliantzak sortzeko apustua egiten dutela eta eraikuntza kolektiboari ekarpenak egiteko prest daudela, horretarako bide egokiak sortzen direnean.

2015etik gaur egunera arte, Etxaldeko Emakumeak gero eta gehiago hazi gara, beste emakume batzuk gehitu ditugu eta gure filosofia eta helburuak definitu. Horrela, Bizkaian talde eragile bat sortu da, beste probintzia batzuetako kideekin konektatuta dagoena, Euskal Herriko hainbat lurraldetan koordinatutako beste talde autonomo batzuk sortzeko nahiarekin.

Zer nahi dugu

Urte hauetan, gure lanaren zati handi bat elkar ezagutzea izan da, babesa ematea, hausnartzea elikagaiak ekoizten dituzten emakume gisa dugun egoerari buruz, eta eraikitzea elkarrengana bilduko gaituen eta geurea sentitzen dugun diskurtso bat eraikitzea. Barne-hausnarketarako egin dugun prozesuak agenda politiko errealista eraikitzea erraztu digu, emakume baserritarren beharrei erantzuteko eta haien eskubideak bermatzeko, bai eta elikadura osasuntsua, tokikoa eta burujabea izateko eskubidea sustatzeko ere.

Gure helburuak, balioak eta ametsak bi erronkatan laburbiltzen ditugu:


Feminismoaz elikadura-subiranotasunaz kutsatzea eta elikadura-burujabetzaz feminismoaz kutsatzea.

Gure gogoetatik, gure jardunbideetatik, eta beste emakume batzuen bidea partekatu eta ezagutzetik (Via Campesinako emakumeak, indigenak, mugimendu beltza), agroekofeminismoa deritzoguna sortu dugu: etengabe eraikitzen ari den kontzeptu bat, bizitza erdigunean jartzen duena, eta bizitzaren erdigunean, elikadura.

Gaur egun, elikadura-sistema txikia, jasangarria eta gure lurraldeetara errotuta bultzatzen ari garen emakumeok, elikagaien ekoizpenaren hainbat tokitik egiten dugu (nekazaritza, abeltzaintza, arrantza, jantoki kolektiboak, etxeetan, kontsumo-kolektiboan…) eta, profil eta bizimodu anitzak ditugu. Aniztasun hori aberasteko aukera bat dela uste dugu. Gure nortasunaren erdigunean emakume baserritarrak gaude, eta nortasun bikoitz horretatik, emakume eta baserritar gisa, elikadura-subiranotasuna eraikitzen lagundu nahi dugu, begirada feminista txertatuz.

Zer egiten dugu

Hainbat ildotan egiten dugu lan egiten, eta bi erronka handi horiei aurre egiten laguntzen digute:

1

Auzolana ikuspegi feministatik sustatzen dugu, hainbat eremutako emakumeen arteko aliantzak sortzeko, baserritarren lana balioesteko eta ekintza eta zaintza kolektiboa sustatzeko.

2

Emakume baserritarren bizitzan eragina duten lege eta politika publikoak aztertzen ditugu, eta hausnarketa eta elkarrizketa sustatzen ditugu haien bizitza hobetzeko eta erabakietan protagonista eta burujabe bihurtzeko.

3

Elikadura-sistema bidezkoa eta jasangarria eraikitzeko funtsezkotzat jotzen ditugun gaien inguruko hausnarketa eta prestakuntza sustatzen dugu, bai teorikoak (ekofeminismoa, ekonomia feminista, agroekologia, antolamendu-eredu ez hierarkikoak), bai praktikoak (jakintza tradizionalak, elaborazio- eta ekoizpen-teknikak, denborak eta zaintzak kudeatzea, autodefentsa feminista).

4

Beste herri mugimendu batzuetako kideekin batera lan egiten dugu, eta aliantzak sortzen ditugu elikadura-subiranotasun feministaren eraikuntza kolektiboa zabaltzeko eta indartzeko.