Gaur Usurbilen izan gara Euskal Herriko Neska* Gazteak taldeko kideekin, "Utopiak lehertu arte" lelopean antolatutako Baterajotzea jardunaldietan parte hartzen. Zehazki, Amets Ladislaok "Lurraren eta feminismoaren sinergietatik" eztabaidan parte hartu du, Mirena Begiristain eta Aintzane Aristegirekin batera.
Baterajotzea topagune bat da, Euskal Herriko Neska* Gazteak elkarteak antolatua, "elkarrekin Euskal Herria feminista irudikatzeko eta eraikitzeko tokia, saretu eta antolatzeko aukerak eskaintzen dituena".
Jardunaldi horiek urriaren 13tik 15era igaro dira, eta helburua da Euskal Herriko emakume gazte feministak biltzeko gune izatea, datorren azaroaren 30eko greba orokor feminista indartzeko eta antolatzeko.