Etxaldeko Emakumeak eta EHNE Bizkaia elkarteek greba feministarekin bat egin dute Azoka Gardenaren edizio berrian

Azoka Gardena 2023

Etxaldeko Emakumeak eta EHNE Bizkaia elkarteek ohiko Azoka Gardena jarriko dute bihar, osteguna, urriaren 26an, Bilboko Areatzan. Ekitaldi hau aprobetxatuz, bi erakundeek adierazi dute Euskal Herriko mugimendu feministak azaroaren 30erako deitutako greba feminista orokorrarekin bat egingo dutela.

Edizio honetan 400 poltsa banatuko dituzte Bizkaiko baserritarrek ekoitzitako tokiko elikagaiekin, bakoitzak 10 euroko prezioan. Bakoitzak esnekiak, ogia eta sasoiko barazkiak izango ditu, oinarrizko elikaduren osagaiak. Gainera, bioleta koloreko poltsak datorren azaroaren 30eko greba feminista orokorraren logoak eta leloak erakusten ditu.

Etxaldeko Emakumeek eta EHNE Bizkaiak ekarpen propioa egin diete zainketa sistemaren inguruan egindako hausnarketa eta proposamenei: "Gure ikuspegitik, zaintza pertsonak zaintzea baino gehiago da. Gure ustez, lurra, haziak, ura, abereak, lurraldeak eta ondasun komunalak ere zainduko dituen sistema bat behar dugu; ikuspegi holistikoa da gurea. Zaintza elikatzetik ere badator eta ezin dugu zaintza sistema bat antolatu arinago elikadura osasuntsua erdigunean jarriko duen sistema bat antolaturik ez baldin badago".

Hori dela eta, bertako produktuekin bete dituzte poltsak; izan ere, "bertoko elikagaiak kontsumitzea baserritarrei zuzenean, azoketan edo herriko dendetan erosiz, zaintza eskubide kolektiboen alde egitea da, eta herria egitea da".