JARDUNALDIAREN HELBURUA
• Bizkaiko emakume baserritarrentzako lan-plana aurkeztu.
• Landa eta hiri eremuko emakumeen arteko topagunea sortu.
• Emakume ekintzaileen begiradetan elkar ezagutu.
• Landa eremuko emakumeen eguna taldean ospatu, hirikoak gonbidatuz.
NORI ZUZENDUTA DAGO
Esperientziak, pentsamenduak eta ekintzak partekatzeko gogoa duten landa eta hiri eremuko emakume ekintzaileei.
ERRAZTE-TALDEA
Pilar Martínez
Giza garapenean, garapen profesionalean eta antolakuntzan aditua den mentore eta hezitzailea.
Neus Monllor
Nekazaritza eta gizarte gaietako aholkularia eta Amaterraren sortzailea.
Saioa Alvarez
Nekazaritza eremuko giza dinamizatzailea eta Bizkaiko emakume baserritarrentzako lan-planaren teknikaria.
KOKAPENA
Baserri Antzokia (Derio, Bizkaia).
IZEN-EMATEAK ETA BAZKARIA
Ekitaldirako izena eman behar da eta bazkarirako aldez aurretiko erreserba egin, ondorengo formularioa betez edo saioa.alvarez@amaterra.eu helbidera idatziz. Jardunaldia doakoa da, eta menuak 14 € balio du, bakoitzak ekitaldiaren egun berean ordainduko duena.