Elikadura burujabetza
Marko bat, elikadura sistema bere osotasunean pentsatzeko.
Marko bat: politikoa, teorikoa, praktikoa.
Elikadura eskubide izan dadin aldarrikatzeko. Eta eskubide hori bermatzeko bideak definitzen ditu.
Bide horiek ulertzeko, lehenengo abiadura puntua ezagutu behar da. Zeri aurre egiteko landu da proposamen hau, EB??
Abiapuntua: Kapitalismoaren eskutik
Bigarren Munduko Gerraren ostean, munduko mailako populazioa handitu zen.
Proposamena: gehiago ekoiztu behar da populazioa elikatzeko:
Intentsifikazioa: nekazaritza “artifizializatzen” da. Hasten da nekazaritza kapitalista.
Industria kimikak zirenak nekazaritzako produktuak ekoizten hasten dira.
Elikadura-segurtasuna VS elikadura segurua
Iraultza berdea
Baloreak:
Antropozentrista: gizakia denaren erdian. Erdi horretan, ekonomia.
Etnocentrista: etnia edo herri batzuk balore handiagoa daukate besteen gainetik
Tecnocentrista: teknoligia da garrantzitsuena, intensifikazioa
Indibidualista: bakoitzaren segurtasuna bermatu
Lehen ez zen perfektua, noski. Baina lehiakortasuna sakondu da. Lan-esplotazio berria: etorkinak gure lurraldeetan, baita ere lehiakortasuna nazioarteko nekazarien artean
Intentsifikazioa:
Mantentzeko: gezurrezko beharrak sortu
Ingurunearen artifiziali azioa: kanpoko intsumoen dependentzia
Produktibitate altua: lehengai asko eta merke
Ez da jasangarria ingurinearekiko
Bide luzea: toki batean ekoiztu eta beste batean saldu
Lana:
Onura ekonomikoak helburu
Konpartimentatu eta kategorizatu: lanaren sexuaren araberako banaketa
Abiapuntua: Eredu kapitalista eta agroindustrialari aurre egin
LVC – Nyelleni 2017: Elikadura burujabetza
Elikadura burujabetza, herriek bere elikadura sistemaren inguruan erabakitzeko eskubidean oinarritutako ikuspegi politikoa da.
Merkatuen zentralitatea, bizitzaren pribatizazioa eta desberdintasunak bultzatzen dituen ereduaren kontra, elikadura burujabetzak bizitza eta elikadura zentroan jartzea proposatzen du eta beste eredu sozialak eta ekonomikoak amankomunean eraikitzea.
Baloreak:
Ingurunea babesteko beharra
Pertsonen guztien bizitzei balorea eman. Bizitzeko era tradizionalak, naturarekiko harremanak mantendu
Betiko ezagutzei balorea eman. Ez da dena teknologia, ez da dena unibertsitatea.
Kolektiboan oinarrituta: herri guztien eskubideak bermatu
Pertsonen ongi izatea bermatu
Nazioarteko elkartasuna baserritarren artean. Sistema kontrako posizio globalak
Intentsifikazioaren aurrean: Dibertsifikazioa eta neurri txikiko ekoizpenak
Benetako beharrak zeintzuk diren galdetu: nutrizioa, osasuna, ongi izatea
Ingurumenaren babesa, nekazaritza eta abeltzaintza eta arrantza iraunkorra bultzatu.
Neurri txikia. Autonomia garatu, dependentziarik ez izatea.
Bide motzak bultzatu: ekoiztu eta saldu bertan, bertoko elikadura sistema berreskuratu: espezieak, errezetak, ohiturak, berriak inkorporatu…
Garaiko produktuak
Ikusarazi eta berreskuratu emakumeek egiten duten lana