DINAMIKA imagina – (Estereotipoak)

Imajinatu

Imajinatu eguna argitu dela eta oinez zoazela, zereal zelai batean zaude. Lagun bat ikusten duzu traktore bat gidatzen.

Ibiltzen jarraitzen duzu eta urrutan baserri bat ikusten duzu. Gerturatzean, norbait aurkitzen duzu piper txorizeroak josten. Sukaldera pasatzera gonbidatzen zaituzte eta han beste lagun bat dago, sagar marmelada egiten. Frogatzen duzu, eta... zein goxoa dagoen!

Ez dakizu nola, baina berriro iritsi zara hirira. Etorbide handitk oinez zoazela, jende desberdina ikusten duzu Eroskin erosketak egitera sartzen. Gero, ezagutzen duzun norbaitekin gurutzatzen zara. Asteroko barazki saskia biltzetk dator, etxeko ogiarekin eta dozena erdi arrautzekin.

Etxera iristen zara, telebista pizten duzu. Telediarioan negutegi batzuk agertzen dira, eta bertan, langile batzuk marrubia biltzen.

Zu sukaldean zauden bitartean, nekazal sindikatu bateko koordinatzailea behi-esnearen kuotei buruzko negoziazio-mahai batean dago.

Zu nekatuta zaude, eguna amaitzen da. Eta lotara zoaz.