Elikadura burujabetza
Abiapuntua: Eredu kapitalista eta agroindustrialari aurre egin
LVC – Nyelleni 2017: Elikadura burujabetza
Elikadura burujabetza, herriek bere elikadura sistemaren inguruan erabakitzeko eskubidean oinarritutako ikuspegi politikoa da.
Merkatuen zentralitatea, bizitzaren pribatizazioa eta desberdintasunak bultzatzen dituen ereduaren kontra, elikadura burujabetzak bizitza eta elikadura zentroan jartzea proposatzen du eta beste eredu sozialak eta ekonomikoak amankomunean eraikitzea.
Baloreak:
Ingurunea babesteko beharra
Pertsonen guztien bizitzei balorea eman. Bizitzeko era tradizionalak, naturarekiko harremanak mantendu
Betiko ezagutzei balorea eman. Ez da dena teknologia, ez da dena unibertsitatea.
Kolektiboan oinarrituta: herri guztien eskubideak bermatu
Pertsonen ongi izatea bermatu
Nazioarteko elkartasuna baserritarren artean. Sistema kontrako posizio globalak
Intentsifikazioaren aurrean: Dibertsifikazioa eta neurri txikiko ekoizpenak
Benetako beharrak zeintzuk diren galdetu: nutrizioa, osasuna, ongi izatea
Ingurumenaren babesa, nekazaritza eta abeltzaintza eta arrantza iraunkorra bultzatu.
Neurri txikia. Autonomia garatu, dependentziarik ez izatea.
Bide motzak bultzatu: ekoiztu eta saldu bertan, bertoko elikadura sistema berreskuratu: espezieak, errezetak, ohiturak, berriak inkorporatu…
Garaiko produktuak
Ikusarazi eta berreskuratu emakumeek egiten duten lana