Bai, bai, itzuli gara!! Badakigu urte eta erdi zaila izan dela guztiontzat, baita baserritarrentzat ere. Etxaldeko Emakumeak elkartetik erabaki dugu badela garaia berriro elkartzeko, elkarri laguntzeko eta kolektiboki eraikitzen jarraitzeko mundu xumeago eta feministago bat, non zaintzak benetan erdigunean jarriko diren. Hori dela eta, 2021ean atzeratu genuen auzolanari berriro ekitea erabaki dugu. LOIUra goaz, Amaia lankideari bere proiektuan, Lurbekon, laguntzera. Udaberriko baratzea prestatu, sastrakak kendu eta kimatuko dugu. Proiektua ezagutzeaz eta emakumeen arteko zubiak indartzeaz gain, Etxaldeko Emakumeak ekimenean...
Eusko Legebiltzarreko politikariak: urriak 15ean landa eremuko emakumearen eguna da, "lehen sektoreko emakumeok egiten dugun lana balorean jarri behar da". Etxaldeko Emakumeak gara, eta ekimen hau abiarazten dugu "baserrian lan egiten dugun emakumeok prekazitatuta bizi garelako". Prekarizazioa lehen sektoreko arazo orokor bat izanik ere, emakumeok bigarren jardunaldi bat erantsi behar diogu gure egunerokoari, zaintza. *Zor patriarkal izugarria dago emakumeokin*, zaintza lana baloratu eta konpentsatu egin behar zaigu. Zuen laguntza behar dugu, *500 sinadura* edo babes lortzen baditugu, *Eusko Legebiltzarreko...