Gure ustez, Etxaldeko Emakumeak askotariko emakumeen talde irekia da: baserritarrak, landa-eremuko emakumeak eta Elikadura Subiranotasunaren proposamenari lotutako emakumeak. Amets bat partekatzen dugu: "elikadura-subiranotasuna feminismoaz kutsatzea eta feminismoa elikadura-subiranotasunaz kutsatzea", eta elkarrekin ibiltzen gara hori egia bihurtzeko. Gaur eskuetan duzun egutegi hau, nekazaritzako arte bihurtutako ilusio horren zati bat da...
Emakume baserritarrei buruz dagoen imajinario kolektiboa aldatu nahi dugu, eta, horretarako, irudi ezagunak berreskuratu ditugu eta ukitu agroekofeminista eman diegu, edukia birpolitizatzen saiatuz. On egin!