Etxaldeko Emakumeak elkartearen agerraldia Eusko Legebiltzarrean, Berdintasunerako Legea dela eta

"Lege-aldaketa honek honako hauek jaso behar ditu:

Nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien titulartasun partekatua sustatu, zabaldu eta bultzatuko duten jarduerak.

Lurrerako eta ekoizpen-bitartekoetarako sarbidea sustatzea.

Lana eta zaintza uztartzea erraztuko duten jarduerak.

Landako emakumeek indarkeria matxista prebenitzeko, identifikatzeko eta
desagerrarazteko izan dezaketen egoera berezitzat jotzea.

Nekazaritza- eta arrantza-jarduera osatzen duten diru-laguntzen mailako jarduketak, lan egiten duten emakumeen gutxieneko bizi-diru-sarrerak bermatzeko, jarduera hori desagertzeko joera saihesteko eta emakume gazteen gizarteratzea sustatzeko.

Era berean, nekazaritza- eta arrantza-sektoreko emakume guztiei konpentsazio ekonomikoa emateko jarduketak, baldin eta, urte luzeetan produkzio-lana egin ondoren, kotizaziopeko pentsiorik ez badute, Gizarte Segurantzan kotizatu ezin izan
dutelako (dela lege-diskriminazioagatik, dela egitura-izaerako genero-
diskriminazioagatik).

Zaintzaren zerbitzu publikoen sare bat ziurtatzea landa-eremuetan (egoitzak, eskola-jantokiak, haurtzaindegiak, osasuna...).

Nekazaritza-jarduera bultzatzeko egungo programak aldatzea, emakume gutxiagok baitute aukera gizonezkoek baino. Gaur egun, bai NPBren laguntzak, bai Landa Garapenerako Programak (LGP) gizonezkoen ikuspuntutik diseinatuta daude, kontuan hartu gabe landa-eremuetako bizitzaren onurarako landa-eremuko emakumeek betetzen duten zeregin integrala eta integratzailea, hau da, ez dute kontuan hartzen genero-prezeptiba, eta, horregatik, plan horietan sartzea eskatzen dugu".

Deskargatu dokumentu osoa