Etxaldeko Emakumeak

Un grupo abierto de mujeres baserritarras, mujeres rurales y mujeres militantes por la soberanía alimentaria

ETXALDEKO EMAKUMEON UDABERRIKO AUZOLANA🌿🌼

Udaberriko AUZOLANA martxan dago, animatzen zara? Neguko auzolanak utzi digun aho zapore goxoaren ondoren, udaberriko beste topaketa batera gonbidatzen zaituztegu! Oraingoan, URDULIZera joango gara. Mery, gure kidearen proiektua ezagutuko dugu (PEWMA PROIEKTUA) eta udaberriko baratzea prestatzen lagunduko diegu! Beti bezala, hamaiketakoa eramango dugu denon artean partekatzeko. Horrez gain, Etxaldeko Emakumeak zertan ari garen kontatuko dizuegu eta gure artean ezagutzeko aukera izango dugu. Animatu eta informazioa zabaldu! Garraioa eta materialak antolatzeko, izena eman maiatzaren 5a baino lehen: etxaldekoemakume@gmail.com.

LORTU DUGU!! AUZOLANAK MARTXAN DAUDE BERRIRO!!

Pasa den domekan oso gustora ibili ginen Lurbeko, agricultura ecológica proiektuan. Eskerrik asko Amaia ateak irekitzeagatik, eskerrik asko Diego janari goxoagatik eta, eta batez ere, eskerrik asko parte hartu genuen guztioi. Negutegiak ezin hobeto geratu ziren berriro landatzeko, sasia kendu genuen eta bazkaloste oso interesgarria eta dibertigarria konpartitu genuen! EMAKUMEEN ARTEKO ELKARTASUNA DA BIDEA!