Etxaldeko Emakumeak

Un grupo abierto de mujeres baserritarras, mujeres rurales y mujeres militantes por la soberanía alimentaria

Etxaldeko Emakumeon udaberriko auzolana 🌿🌼

Udaberriko AUZOLANA martxan dago, animatzen zara? Neguko auzolanak utzi digun aho zapore goxoaren ondoren, udaberriko beste topaketa batera gonbidatzen zaituztegu! Oraingoan, URDULIZEra joango gara. Mery, gure kidearen proiektua ezagutuko dugu (PEWMA PROIEKTUA) eta udaberriko baratzea prestatzen lagunduko diegu! Beti bezala, hamaiketakoa eramango dugu denon artean partekatzeko. Horrez gain, Etxaldeko Emakumeak zertan ari garen kontatuko dizuegu eta gure artean ezagutzeko aukera izango dugu. Animatu eta informazioa zabaldu! Garraioa eta materialak antolatzeko, izena eman maiatzaren 5a baino lehen: etxaldekoemakume@gmail.com

Emakumeen arteko AUZOLAN BERRIA martxan dago, animatzen zara?

Bai, bai, itzuli gara!! Badakigu urte eta erdi zaila izan dela guztiontzat, baita baserritarrentzat ere. Etxaldeko Emakumeak elkartetik erabaki dugu badela garaia berriro elkartzeko, elkarri laguntzeko eta kolektiboki eraikitzen jarraitzeko mundu xumeago eta feministago bat, non zaintzak benetan erdigunean jarriko diren. Hori dela eta, 2021ean atzeratu genuen auzolanari berriro ekitea erabaki dugu. LOIUra goaz, Amaia lankideari bere proiektuan, Lurbekon, laguntzera. Udaberriko baratzea prestatu, sastrakak kendu eta kimatuko dugu. Proiektua ezagutzeaz eta emakumeen arteko zubiak indartzeaz gain, Etxaldeko Emakumeak ekimenean...