Bai, bai, itzuli gara!! Badakigu urte eta erdi zaila izan dela guztiontzat, baita baserritarrentzat ere. Etxaldeko Emakumeak elkartetik erabaki dugu badela garaia berriro elkartzeko, elkarri laguntzeko eta kolektiboki eraikitzen jarraitzeko mundu xumeago eta feministago bat, non zaintzak benetan erdigunean jarriko diren. Hori dela eta, 2021ean atzeratu genuen auzolanari berriro ekitea erabaki dugu. LOIUra goaz, Amaia lankideari bere proiektuan, Lurbekon, laguntzera. Udaberriko baratzea prestatu, sastrakak kendu eta kimatuko dugu. Proiektua ezagutzeaz eta emakumeen arteko zubiak indartzeaz gain, Etxaldeko Emakumeak ekimenean...