Etxaldeko Emakumeak

Un grupo abierto de mujeres baserritarras, mujeres rurales y mujeres militantes por la soberanía alimentaria

Mistikarako materialak

Amaia Agirrek emakume baserritarrei jarritako bertsoak Baserri baten bizi iraupen sustengu zen auzolana oinarri eta habe sendotzat zeukaten hartu-emana labaderora bidean noiznahi hitzez goxatuz joana buru gaineko xexterak ere garraiatuz banan bana jarrera garbi, otzana (berriz) etorkizuna eraiki eta deseraiki iragana orain pekatu onargaitza da lehen sakratua izana. (berriz) Amak edota amonak kontu ta kantuak xehetzean esaera ta bertso zaharrak behin sukaldera heltzean ahoz ahoko jakinduria babarrunak aletzean hizkuntza zenbat aberasten den hitz jokoek edertzean sutondoan esertzean (berriz) emakumea...