"Lege-aldaketa honek honako hauek jaso behar ditu: › Nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien titulartasun partekatua sustatu, zabaldu eta bultzatuko duten jarduerak. › Lurrerako eta ekoizpen-bitartekoetarako sarbidea sustatzea. › Lana eta zaintza uztartzea erraztuko duten jarduerak. › Landako emakumeek indarkeria matxista prebenitzeko, identifikatzeko eta desagerrarazteko izan dezaketen egoera berezitzat jotzea. › Nekazaritza- eta arrantza-jarduera osatzen duten diru-laguntzen mailako jarduketak, lan egiten duten emakumeen gutxieneko bizi-diru-sarrerak bermatzeko, jarduera hori desagertzeko joera saihesteko eta emakume gazteen gizarteratzea sustatzeko. › Era berean, nekazaritza- eta...