Berriak
Usurbilen izan gara Baterajotzea topaketan
Gaur Usurbilen izan gara Euskal Herriko Neska* Gazteak taldeko kideekin, "Utopiak lehertu arte" lelopean antolatutako Baterajotzea jardunaldietan parte hartzen. Zehazki, Amets Ladislaok "Lurraren eta feminismoaren sinergietatik" eztabaidan parte hartu du, Mirena Begiristain eta Aintzane Aristegirekin batera. Baterajotzea topagune bat da, ...
2023ko Irailan: Auzolan
Aurten sagar asko dago eta Anitak, gure kidea, laguntza behar du sagar zukua egiteko. Animatzen zara? Irailaren 20an eta 21ean egongo gara Garain. Goizez, arratsaldez edo egun osoa etor zaitzeke! Informazio gehiagorako: etxaldekoemakume@gmail.com proiektuak@ehnebizkaia.eus ...
Etxaldeko Emakumeon udaberriko auzolana 🌿🌼
Udaberriko AUZOLANA martxan dago, animatzen zara? Neguko auzolanak utzi digun aho zapore goxoaren ondoren, udaberriko beste topaketa batera gonbidatzen zaituztegu! Oraingoan, URDULIZEra joango gara. Mery, gure kidearen proiektua ezagutuko dugu (PEWMA PROIEKTUA) eta udaberriko baratzea prestatzen lagunduko diegu! Beti bezala, ...
Lortu dugu!! Auzolanak martxan daude berriro!!
El pasado domingo estuvimos muy a gusto en Lurbeko, agricultura ecológica. Gracias Amaia por abrir sus puertas, gracias Diego por la suculenta comida y, sobre todo, gracias a todas las que participamos. Los invernaderos quedaron perfectos para volver a plantar, ...
Emakumeen arteko AUZOLAN BERRIA martxan dago, animatzen zara?
Bai, bai, itzuli gara!! Badakigu urte eta erdi zaila izan dela guztiontzat, baita baserritarrentzat ere. Etxaldeko Emakumeak elkartetik erabaki dugu badela garaia berriro elkartzeko, elkarri laguntzeko eta kolektiboki eraikitzen jarraitzeko mundu xumeago eta feministago bat, non zaintzak benetan erdigunean jarriko ...
Zergatik ez dira instituzioetatik zaintza lanak balorean jartzen eta ekonomikoki konpentsatzen? – Osoigo.com
Eusko Legebiltzarreko politikariak: urriak 15ean landa eremuko emakumearen eguna da, "lehen sektoreko emakumeok egiten dugun lana balorean jarri behar da". Etxaldeko Emakumeak gara, eta ekimen hau abiarazten dugu "baserrian lan egiten dugun emakumeok prekazitatuta bizi garelako". Prekarizazioa lehen sektoreko arazo ...
Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) eta Europako Itun Berdea
Ba al dakizue NPB duela ia 50 urtetik Europan elikagaiak nola ekoizten diren erabakitzen duen politika nagusia dela? Ba al dakizue zer da Europako Itun Berdea? Etxaldeko baserritarrak elkartu egin gara NPBren azken erreforma ezagutzeko (2017) eta Europako Itun Berdea ...
Etxaldeko Emakumeak elkartearen agerraldia Eusko Legebiltzarrean, Berdintasunerako Legea dela eta
"Lege-aldaketa honek honako hauek jaso behar ditu: › Nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien titulartasun partekatua sustatu, zabaldu eta bultzatuko duten jarduerak. › Lurrerako eta ekoizpen-bitartekoetarako sarbidea sustatzea. › Lana eta zaintza uztartzea erraztuko duten jarduerak. › Landako emakumeek indarkeria matxista prebenitzeko, ...
Legeen azterketa ikuspegi baserritar eta feministatik (Bertsio luzea eta bertsio motza)
Emakume nekazariaren lana aintzat hartzea sektoreko emakumeen erreibindikazio historikoa izan da; lege horiek emakume borrokalari horien garaipena izan dira. Hala ere, lehenengo urratsa izan arren, ez dute ikusaraztea eta aintzat hartzea bermatzen. Horretarako, legeak guztiz garatu eta giza baliabideak eta ...
Baserriko emakumeak Sahararekin! Erreferenduma orain!!
Larunbata, 12.00etan Arriagan. SAHARA ASKATU ...