Natura Ingurune eta Nekazaritzako diputatu Arantza Atutxak Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu du urriaren 17an, lurraldeko elkarteetako ordezkariekin batera –Etxaldeko Emakumeak, Landa XXI eta Saskia–, eta bertan baieztatu du bere saila lanean ari dela kolektibo horri zuzendutako plan bat egiteko. Plan hori, Bizkaiko Foru Aldundiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, aipatutako hiru elkarteetako emakumeek egindako ekarpenak kontuan hartuta egingo da, Foru Aldundiak antolatutako hausnarketa-jardunaldietan, aurtengo maiatza eta iraila bitartean. Tailer horietan, 23 emakume baserritarrek parte hartu dute, eta,...
Gaur Usurbilen izan gara Euskal Herriko Neska* Gazteak taldeko kideekin, "Utopiak lehertu arte" lelopean antolatutako Baterajotzea jardunaldietan parte hartzen. Zehazki, Amets Ladislaok "Lurraren eta feminismoaren sinergietatik" eztabaidan parte hartu du, Mirena Begiristain eta Aintzane Aristegirekin batera. Baterajotzea topagune bat da, Euskal Herriko Neska* Gazteak elkarteak antolatua, "elkarrekin Euskal Herria feminista irudikatzeko eta eraikitzeko tokia, saretu eta antolatzeko aukerak eskaintzen dituena". Jardunaldi horiek urriaren 13tik 15era igaro dira, eta helburua da Euskal Herriko emakume gazte feministak biltzeko gune izatea, datorren...
Aurten sagar asko dago eta Anitak, gure kidea, laguntza behar du sagar zukua egiteko. Animatzen zara? Irailaren 20an eta 21ean egongo gara Garain. Goizez, arratsaldez edo egun osoa etor zaitzeke! Informazio gehiagorako: etxaldekoemakume@gmail.com proiektuak@ehnebizkaia.eus
Ba al dakizue NPB duela ia 50 urtetik Europan elikagaiak nola ekoizten diren erabakitzen duen politika nagusia dela? Ba al dakizue zer da Europako Itun Berdea? Etxaldeko baserritarrak elkartu egin gara NPBren azken erreforma ezagutzeko (2017) eta Europako Itun Berdea (2019) zertan datzan jakiteko. Informazio hori bildu dugu, gure gogoeta eta proposamen batzuekin batera. ON EGIN!!! Deskargatu dokumentua (euskaraz)
Emakume nekazariaren lana aintzat hartzea sektoreko emakumeen erreibindikazio historikoa izan da; lege horiek emakume borrokalari horien garaipena izan dira. Hala ere, lehenengo urratsa izan arren, ez dute ikusaraztea eta aintzat hartzea bermatzen. Horretarako, legeak guztiz garatu eta giza baliabideak eta baliabide materialak erabiliz abian jartzearen alde borrokatzen jarraitu behar dugu. Espainiako estatuko 35/2011 Titulartasun Partekatuari buruzko Legeak (autono- mia erkidegoetan garatu beharrekoa) figura berri bat sortzen du beste gauza batzuen artean, Titulartasun Partekatuko Entitatea. Horren arabera, senar-emazteek edo egitatezko...
Larunbata, 12.00etan Arriagan. SAHARA ASKATU.
Dominación y (Neo-)extractivismo. 40 años de Extremadura Saqueada liburuan, M.ª Ángeles Fernándezek eta J. Marcosek adierazi dutenez, historia idatzi eta berrikusten denean, inork ez du galdetzen «nork prestatzen zuen kolono, jornalari edo nekazari horien guztien gosaria, ezta non zeuden ere». Galdera horiei erantzuten saiatzeko, Entretantos Fundazioaren azken lanak emakumeek komunalean duten egungo ikuspegia eta rol historikoa aztertzen ditu. Dokumenturako esteka →
Gure ustez, Etxaldeko Emakumeak askotariko emakumeen talde irekia da: baserritarrak, landa-eremuko emakumeak eta Elikadura Subiranotasunaren proposamenari lotutako emakumeak. Amets bat partekatzen dugu: "elikadura-subiranotasuna feminismoaz kutsatzea eta feminismoa elikadura-subiranotasunaz kutsatzea", eta elkarrekin ibiltzen gara hori egia bihurtzeko. Gaur eskuetan duzun egutegi hau, nekazaritzako arte bihurtutako ilusio horren zati bat da... Emakume baserritarrei buruz dagoen imajinario kolektiboa aldatu nahi dugu, eta, horretarako, irudi ezagunak berreskuratu ditugu eta ukitu agroekofeminista eman diegu, edukia birpolitizatzen saiatuz. On egin! Deskargatu 2019ko egutegia
Honako dokumentu hau, 2018ko urriaren 25 eta 26an, Murgian (Araba) egin zen Uzta Jasoz emakume baserritarren topaketetan egindako talde lanaren emaitza da. Etxaldeko Emakumeak topaketaren bultzatzaile izanik, bi egun horietan 70 bat emakume elkartu ginen bertan, Euskal Herriko hainbat tokitatik etorriak eta nazioarteko hainbat gonbidatu tartean. Gure gogoeten gakoak eta aliantza feministak eraikitzen eta emakume baserritarren eskubideak sustatzen jarraitzeko errezetak jaso ditugu dokumentu honetan. DESKARGATU HEMEN: uzta jasoz topaketen kronika
Etxaldeko Emakumeak taldeak Durangaldeko hainbat berdintasun eragilekin batera egindako prozesuaren laburpena da. Bertoko emakume baserritarren bizi-kalitatea eta parte hartzea hobetzeko politika publiko lokalen diseinu parte-hartzaile bat aurrera eramateko ideia batzuk. Deskargatu "Kontuan hartu gaitzaten"