ELIKADURA SISTEMA ETA NEKAZAL EKOIZPEN IRAUNKOR BATERAKO BIDEA. Euskal Herria 2021-2030🌽👩🌾🧑🌾
Etxalde baserritar mugimenduak eta Leitzako udalak antolatu dute Elikadura sistema eta nekazal ekoizpen iraunkor baterako bidea izeneko jardunaldia.
Leitzako Herri Aretoan hainbat alor jorratuko dituzte. Hauxe da programa:
- 10:45 Testuinguru orokorra: nazioartea, Euskal Herria, COVID-19a, elikadura sistema, nekazaritza… Mikel Hiribarrenen eskutik.
- 10:05 Europako Batzordearen proposamena. Baserritik mahaira estrategia eta NPB-PAC Europa eta Euskal Herrian. Mikel Garciarekin.
- 11:25 Baserriratze prozesuak lehentasunezko helburua elikadura politika publikoen ardatz egituratzaile gisa. Amets Ladislaoren eskutik.
- 11:45 Publikoaren hitzartzea.
- 12:30 Mahai-ingurua. Gotzone Sestorain moderatzaile dela, lau hitzartze izanen dira:
- 2030 urtera begira ekoizpen ekologikora lurren %25a, plagizida eta antibiotikoen erabilera %50 murriztu eta ongarri kimikoak %20 gutxiago. Miriam Otxotorena.
- Abeltzantza eta ekoizpen eraldaketak, Europako herrialdeetako tendentziak, merkaturatzea eta kontsumoa. Alberto Llona.
- Jatorrizko izendurak, kalitate politikak, lehentasunezko merkaturatze estrategiak… ardogintzaren ibilbidetik. Esti Besa.
- Borroka eta aldarrikapena ezinbesteko osagaiak oinarrizko baliabideak bermatzeko, herritarrekin konplizitateak eraikitzearen garrantzia. Panpi Sant Mari.
- 13:50 Eztabaida irekia publikoa eta mahaikideen artean.