Eredu maskulinoa, sistema patriarkalaren birprodukzioa… “Emakumeon zama beti da bikoitza. Emakume izatea eta nekazari izatea zapaldutako bi taldeen partaide izatea da mundu honetan”. Ezarritakoa deseraiki dezagun pertsonak erdigunean jarriz, ekonomia feministaz eta elikadura burujabetzaz alternatibak eraikiz.
Haziak eta jakintza Basortu Elkartearen laburmetrailak tokiko hazien zaintzari eta kontserbazioari buruzko jakintzara hurbiltzen gaitu. Zeberioko bizilagunek zaintzari eta hautaketari buruzko praktika tradizional eta modernoak partekatzen dituzte, eta, aldi berean, ondare bioanitz hori zaintzearen garrantziaz hausnartzen dute, hazien industriaren esku geratu gabe.