Agenda hau 2017ak ekartzen dizkigun nekazari borroka guztiak jasotzeko pentsatuta dago, baita gure ilusio eta aldarrikapenak ere. ON EGIN! Dabilen harriari ez zaio goroldiorik lotzen eta dabilen herriari ere ez. Urte zaharrak utzi ditu gibelekoak gibelean eta astindu ditu goroldioak gainetik. Iritsi da 2017 a eta berarekin batera La Via Campesinaren 7. Konferentzia. Itxaropena eta ilusio izpia! Mugi, bai, mugi! Mugi gaitezen gauden leku horretatik eta sor dezagun mugimendua. Landu dezagun lurra sor dadin bizia, elika dezagun herria, eragin...