Auzolan de primavera de Etxaldeko Emakumeak 🌿🌼

Udaberriko AUZOLANA martxan dago, animatzen zara?

Neguko auzolanak utzi digun aho zapore goxoaren ondoren, udaberriko beste topaketa batera gonbidatzen zaituztegu!

Oraingoan, URDULIZEra joango gara. Mery, gure kidearen proiektua ezagutuko dugu (PEWMA PROIEKTUA) eta udaberriko baratzea prestatzen lagunduko diegu!

Beti bezala, hamaiketakoa eramango dugu denon artean partekatzeko.

Horrez gain, Etxaldeko Emakumeak zertan ari garen kontatuko dizuegu eta gure artean ezagutzeko aukera izango dugu.

Animatu eta informazioa zabaldu!

Garraioa eta materialak antolatzeko, izena eman maiatzaren 5a baino lehen: etxaldekoemakume@gmail.com